Zer da kolesterola?
Kolesterola gure organismoak berez duen substantzia gantzatsua da, eta beharrezkoa da funtzio askotarako: zelulen parte da, nahitaezkoa da hormona batzuk sintetizatzeko, gantzak eta D bitamina digeritzeko behar diren behazun-azidoetan dago, etab. Kolesterolaren zati handiena organismoak berak sintetizatzen du, gibelaren bidez, eta gainerakoa elikagaien bitartez iristen zaigu.
Odoleko kolesterolaren mailak arrazoi genetikoengatik edo elikadura desegokiaren ondorioz igo daitezke. Hala, odoleko kolesterola areagotu egin daiteke hestebete, haragi gorri edo elikagai prozesatu gehiegi jateagatik, edo sukaldean gantz gehiegi erabiltzeagatik (esaterako, elikagaiak frijituz).