Kolesterolak, xurgatua izateko, bat egin behar du hori “garraiatzeaz” arduratzen diren substantziekin. Landare-esterola, kolesterolaren antzeko egitura duenez, bere tokian jar daiteke; hala, kolesterolak ezin du bat egin eta ezin da xurgatu. Hori horrela, gure organismoak kolesterol gutxiago xurgatzen du, hala dietaren bidez hartzen duguna nola geure gorputzak berez sortzen duena.
Egunean landare-esterolen 1,5 eta 2,4 g artean hartuz gero, 2 edo 3 astetan odoleko kolesterola % 7 eta 10 artean murrizten da. Kaikucol botila batek 1,6 gramo ditu.
Dietan hartzen dugun B1 bitamina edo tiamina hestean xurgatzen da, mekanismo desberdinen bidez, ahorakin-mailaren arabera.
Bitamina hori ez da modu esanguratsuan biltegiratzen gure organismoan, eta azkar kanporatzen da, 9 eta 18 egun artean. Horregatik guztiagatik, funtsezkoa da dietan B1 bitamina sartzea, horren eguneroko eskakizunak betetzen ditugula bermatzeko. Bada, Kaikucolen botilatxo batek bitamina horren eguneko eskakizunen % 16 ematen du[i].
[i] Deulofeu Piquet R. Tiamina, aspectos actuales y utilidad clínica. Ed Cont Lab Clín; 17: 78-91
Egunero landare-esterolen 1,5 eta 2,4 g artean kontsumituz gero, zure kolesterola % 7 eta 10 artean jaitsiko da 2 edo 3 asteren buruan. Horrez gain, elikadura anitza eta orekatua izatea gomendatzen da, elikagai-talde guztietako jakiak barnean hartzen dituena eta gantz ase gutxikoa. Kaikucol botilatxo batekin, landare-esterolen 1,6 g eta egunero gomendatzen den tiaminaren edo B1 bitaminaren % 16 hartuko duzu.
Egunero Kaikucol hartzea gomendatzen dizugu, 2 edo 3 astez, eta kolesterola murriztea helburu duten menuak egitea.
Kaikucolek muga batera arte murrizten du kolesterola; hortaz, ez dio organismoari bere funtzioak normal gauzatzea eragozten.
Baliteke nutrizioaren ikuspegitik Kaikucol desegokia izatea behar dietetiko bereziak dituzten pertsonentzat (emakume haurdunak, edoskitzaroan daudenak eta 5 urte baino gutxiagoko haurrak).
Kaikucol ez dago kolesterola kontrolatzeko beharrik ez duten pertsonei zuzendua.
Kolesterola jaisteko botikak hartzen ari bazara, medikuaren gomendioei jarraitu behar diezu eta galdetu ea Kaikucol har dezakezun.
Desberdintasun genetikoak, bizi-estiloak eta eguneroko dietako elikagai motak direla eta, pertsona guztioi ez zaigu neurri berean jaisten kolesterola.
Supermerkatuetan eta hipermerkatuetan aurki ditzakegu Kaikucol gamako produktuak.
- Mercadona
- Eroski
- Caprabo
- Carrefour
- Alcampo
- Simply
- El Corte Inglés
- Hipercor
- BM supermerkatuak
- Super Amara
- Gadisa
- Ahorramás
- Consum
*Produktuen gama osoa hozkailuan egoten da, esnekien ondoan edo elikagai funtzionalentzako guneetan.