Kaikucol

KaikucolEN ERAGINKORTASUNA 2019-05-28T09:45:54+00:00

KAIKUCOL ERAGINKORTASUNA

Kaikucolen osagaien artean daude landare-esterol edo fitoesterolak, eta frogatuta dago osagai horrek odoleko kolesterola jaisten duela. Kolesterol altua izatea arrisku kardiobaskularreko faktorea da, eta kardiopatia koronarioak garatzea ekar dezake.

Gogoratu LDL kolesterola (dentsitate txikiko lipoproteinen ingelesezko siglak) edo kolesterol “txarra” kaltegarria dela bihotzerako.

Kaikucolen botilatxo bakoitzak landare-esterolen 1,6 g ditu. Hala, frogatuta dago egunero osagai horren 1,5 eta 2,4 g artean hartzea lagungarria dela LDL kolesterola % 7 eta 10 artean murrizteko, 2 edo 3 astez kontsumitu ostean.

Horrez gain, Kaikucolek B1 bitamina dauka, zeina onuragarria baita energia-metabolismo normalerako eta nerbio-sistemaren eta bihotzaren funtzionamendu egokirako. Bada, Kaikucolen 65 ml-ko botilatxo batek gomendatutako B1 bitaminaren edo tiaminaren erreferentziazko balioen % 16 inguru hartzen laguntzen du.

LANDARE-ESTEROLAK

Frogatuta dago landare-esterolek odoleko kolesterola murrizten laguntzen dutela. Kolesterol altua izatea arrisku kardiobaskularreko faktorea da, eta kardiopatia koronarioak garatzea ekar dezake. 
Baina zer da eta nola lortzen du kolesterola murriztea?

Landare-esterolak edo fitoesterolak kolesterolaren antzeko konposatuak dira egiturari dagokionez. Elikagai batzuetan modu naturalean aurki ditzakegu, baina kontzentrazio baxuetan; esaterako, landare-olioetan, lekaleetan, frutetan, barazkietan, zerealetan eta fruitu lehorretan. Konposatu horiek funtsezkoak dira landare-zelula gehienen egituran.

Kolesterola, hala dietatik jasotakoa nola gure organismoak sortzen duena, hesteak xurgatzen du % 35-70ean. Puntu horretan esku hartzen dute fitoesterolek; izan ere, kolesterolaren xurgapena saihesteko gai dira eta, hortaz, hesteak kolesterol gutxiago xurgatzea ahalbidetzen dute.

Egunean landare-esterolen 1,5 eta 2,4 g artean kontsumitzen badira, 2 edo 3 astez, kolesterola % 7 eta 10 artean murriztea lortzen da.

B1 bitamina edo tiamina bitamina hidrodisolbagarri bat da, hau da, uretan disolba daiteke. Hala, bere forma aktiboan, bitamina horrek karbohidratoen eta aminoazidoen metabolismoan parte hartzen du, eta baita energia-metabolismoan edo energia-ekoizpenean ere. Tiamina gutxi izanez gero, ondorio neurologiko eta kardiobaskularrak1 ekar ditzaketen zenbait patologia ager daitezke.

Bihotzari dagokionez, bihotzeko zelulek ondo funtzionatzeko behar den energia gutxi ekoizten bada, bihotz-muskuluaren funtzioa murriztu egiten da eta, ondorioz, bihotzeko gutxiegitasuna ager daiteke.

Bestetik, bitamina horren forma askea nerbio-sistema zentralera garraiatzen da; han, sodio- eta potasio-maila egokiei eusten laguntzen du, eta hori funtsezkoa da nerbio-bulkadaren transmisioan duen funtzioagatik.

B1 bitamina modu naturalean aurki daiteke animalia- edo landare-jatorriko zenbait elikagaitan, hala nola osoko zerealetan, haragitan eta arrainetan. Alabaina, bere bioerabilgarritasuna kaltetu egin daiteke elikagaietan dauden zenbait konposaturen ondorioz, zeinak tiaminaren egitura degradatzeko edo aldatzeko gai baitira, xurgatzea eta/edo bere funtzioa betetzea eragotziz.

Hala, Kaikucolen 65 ml-ko botilatxo batek gomendatutako B1 bitaminaren edo tiaminaren erreferentziazko balioen % 16 inguru hartzen laguntzen du1.

Landare-esterolak eraginkorrak dira kolesterola murrizteko. Frogatuta dago egunean landare-esterolen 1,5 eta 2,4 g hartuta, 2 edo 3 astez, kolesterola % 7 eta 10 artean murrizten dela.

Kolesterola hestean xurgatzen da nagusiki, eta ondoren odol-zirkulaziora igarotzen da. Landare-esterolek une horretan esku hartzen dute, xurga daitekeen kolesterol-kantitatea mugatuz. Hori ez da soilik dietako kolesterolarekin gertatzen, baita geure organismoak berez sortzen duenarekin ere.

Hori horrela, landare-esterolen kantitate egokia hartuta gure kolesterola murrizten lagun dezakegu, eta hori arrisku kardiobaskularreko faktore garrantzitsua da. Horrez gain, Kaikucolek B1 bitamina dauka, zeina onuragarria baita energia-metabolismo normalerako eta nerbio-sistemaren eta bihotzaren funtzionamendu egokirako.

Ildo horretan, landare-esterolak hartzea, elikadura askotariko eta orekatua izatea eta ariketa fisikoa egitea jarraibide egokiak dira kolesterola murrizteko.