KOLESTEROLA NOLA JAITSI
Elikadura-ohiturak aldatzea oso eraginkorra da odoleko kolesterola jaisteko. Alderdi dietetiko hauei jarri behar zaie arreta handiena:
Gantz asearen kontsumoa murriztea. Dietaren % 10etik beherakoa izatea komeni da.
Gantz poliasegabeen % 7 baino gutxiago hartzea
Gantz monoasegabeak dietaren % 15-20ra murriztea
Zuntz askoko elikagaiak kontsumitzea
Gantz gutxiko esneki eta haragiak aukeratzea
Sukaldean gantz erantsi gutxi erabiltzea eskatzen duten teknikak erabiltzea:
- Labea
- Plantxa
- Parrilla
- Mikrouhin-labea
- Lurrunetan egosita
Landare-esterolak hartzea
Garrantzitsua da jakitea zer elikagai sartu behar ditugun dietan, kolesterola murrizten laguntzeko. (*Kontuan izan behar da dieta aldatzeak ez dituela ondorio berak pertsona guztiengan)
Nolakoa da kolesterola jaisteko dieta?
Barazki eta fruta asko
Ogiak, pastak eta zerealez egindako gainerako produktuek osokoak izan behar dute
Hobe da oliba-olio birjina estra erabiltzea
Esneki gaingabetuak eta haragi zuriak (oilaskoa, indioilarra, untxia eta txerri-giharra) aukeratzea gomendatzen da
Garrantzitsua da arraina jatea, batez ere arrain urdina
Lekaleak eta fruitu lehorrak hartzea gomendatzen da