IGERIKETA
Egia da. Nagitasun gehien eragiten digun kiroletako bat da: bainujantzia eta txanoa jartzea, eskuoihala eraman beharra… Baina kirolik onuragarrienetako bat ere bada. Horregatik, igerilekuan murgiltzeko arrazoiak emango dizkizugu.
10 ARRAZOI
- Odoleko kolesterol-mailak jaisten laguntzen du, eta murriztu egiten ditu odoleko glukosa-mailak.
- Denok egin dezakegu igeri. Haurretatik hasi eta adinekoak arte.
- Igeriketa muskuluak indartzeko oso modu eraginkorra da.
- Gainera, inpaktu txikia du. Horrek esan nahi du arrisku gutxiago dutela artikulazioek eta hezurrek.
- Igerian zabiltzan ordu bakoitzeko 600 kaloria erretzen dituzu.
- Ariketa aerobikoa da. Igeri egitean, zure bihotza zaintzen duzu.
- Erlaxatzen eta estresa murrizten laguntzen du. Izan ere, igeri egiten dugunean, gure buruak eta gorputzak bat egiten dute.
- Erraz ikasten da eta arrisku gutxi du.
- Arnas sistema hobetu eta birika-edukiera handitzen du.
- Gorputzari malgutasun eta elastikotasun handiagoa ematen dio.